Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

A i T o R . . . . .

Artxiboa: Martxoa 2009

04/03/2009 GMT 1

Gaztelekuko ipuinak

aitor199 @ 19:40


Pako Aristi (“Euskal Herria zer den”ren idazlea) Azpeitian jaio zen, Urrestilla auzoan, 1963ko irailaren 17an. Idazle izateaz gain, kazetaria ere bada, EHUn lizentziatu zen kazetaritzan eta kazetari izan da, besteak beste, Euskadi Irratian, Herri Irratian eta EiTBko gidoilaria izan da ere. 1992an eta 1993an Rikardo Arregi saria irabazi zuen. Hainbat nobela, narrazio, poesia eta artikuluren egilea da.

Karmele Jaio “Atzerako zenbaketa”ren idazlea da. Karmele Jaio Gasteizen, Arabako hiriburuan jaioa da, 1970eko martxoaren 19an.  Idazle honek idatzitako narrazioen artean “Hamabost zauri” (2004koa), eta “Zu bezain ahul (2007koa) daude; nobelen artean berriz, “Amaren eskuak”, non arrakasta handia izan du eta gaztelerara itzuli da.

Paddy Rekalde “Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan” istorio laburraren idazlea da. 1964ko irailaren 5ean jaio zen Bilboko Deustu auzoan. Idatzitako narrazioak “Aizu Paddy!” (1997. urtean idatzia) eta “Whiskey koloreko gauak” (1999koa); idatzi duen eleberri bakarra “Rebel Mayo Colorao” da, 2002. urtean; eta idatzi dituen poemen artean “Sex abaroa” (2000koa) eta “Bilbo dub kronikak” (2004koa) izan dira.

Unai Elorriaga “Puntapax”en idazlea da. Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14ean, baina txikitatik Algortan bizi da. Euskal filologian lizentziatua da. Jada 3 eleberri kaleratu ditu, eta beste batzuk euskarara itzuli ditu.

Guztiak irakurriz, gehien gustoko izan dudan ipuina izan da gizon emakume horiena elkartzen direnak merkatal zentru batean. Emakumea alabaren urtebetze jaia ospatzeko lekuahartzera zihoan. Biak elkartzean gogoratu dute nola gazteetan behin baino gehiagotan arreman estuak eduki zituzte baino denbora igaro dela eta ez direla pertsona berdinak. Gustoko izan dut zeren eta denbora pasa ahala nabaritu gabe gauzak pilloa aldatze doazte eta guk ez gara konturatu ere egiten.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!